Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

64. edizioa

Zinema, zinema eta zinema gehiago Donostian, hilaren 24ra arte

Natxo Velez | eitb.eus

Gaur gauean hasiko da Zinemaldia; aurtengo edizioan, Ethan Hawkek eta Sigourney Weaverrek jasoko dituzte Donostia sariak, eta izar zaparrada handia hartuko du hiriak.

  • Dena prest Donostian Zinemaldiari hasiera emateko. Argazkia: EFE

    Dena prest Donostian Zinemaldiari hasiera emateko. Argazkia: EFE

Heldu da eguna! Gaur gaueko inaugurazio galak abiatuko du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 64. edizioa. Bederatzi egunez, zinema-areto erraldoi eta etengabea bihurtuko da hiria, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango den galak hura abiatu eta argiak itzaltzen diren unetik aurrera. Orduan, aurretik duten maratoiari aurre egiteko behar bezala doituta dauden motorrek galtzak bete lan izango dituzte denetariko zinema eskaintzeko.

?La fille de Brest? hasierako galaren ostean eskainiko duten filma proiektatzen dutenetik hilaren 24an ?L?Odyssée? Jacques Cousteauren inguruko filmak aurtengo programazioa ixten duen arte, zinemagile handi askoren pelikulak ikusi ahal izango dira Donostian: Oliver Stone, J. A. Bayona, Denis Villeneuve, Ken Loach, Emir Kusturica, Koreeda, Ozon?

Halaber, aurten bi aktore nabarmenduko dira jaialdian guztien artetik, Zinemaldiak Donostia saria emango baitie, euren ibilbidea aitortzeko: Ethan Hawke eta Sigourney Weaver. Hawkek hilaren 17an jasoko du, jaialdiaren bigarren egunean, eta Weaverrek, hilaren 21ean, ?A monsters calls? aurkezten duten egunean. Bi galak eitb.eus-en ikusi ahal izango dira zuzenean.

Richard Gere, Hugh Grant, Monica Bellucci?

Aurten, izarrak aldraka helduko dira Zinemaldiaren zerura. Hawke, Weaver eta Gael Garcia Bernal (Zinema Latinoaren Saria jasoko du) aktoreez gain, beste hauek eta gehiago etorriko dira Donostiara: Monica Bellucci, Jennifer Connelly, Javier Bardem, Richard Gere, Isabelle Huppert, Joseph Gordon-Levitt, Ken Watanabe, Ewan McGregor, Fan Bingbing, Bertrand Tavernier, Paul Verhoeven?

Euskal zinema

Aurreko urteetan, zorionez, euskal ordezkaririk izan bazen ere, aurten Sail Ofizialean ez da euskal filmik egongo, baina euskal zinemagileen uztak izango du isla beste sail batzuetan.

Euskal Zinema eta ETB Galan, ?Agirre lehendakaria? Daniel Grao aktoreak gidatuta Jose Antonio Agirre lehendakariaren biografia dokumentala erakusten duen lana eta ?Igelak? Patxo Telleriak zuzendutako fikziozko filma estreinatuko dituzte. Gainera, hilaren 20an Victoria Eugenia antzokiak hartuko duen zeremonian, Ramon Barea aktore eta zuzendaria omenduko du euskal zinemagintzak, Zinemira saria emanez.

Biharamunean, hilaren 21ean, ?Kalebegiak? proiektu handia estreinatuko dute Belodromoan. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren ikus-entzunezko proiektu handiena da filma, eta hirian oinarritutako edo bertan filmatutako hamabi istoriok osatzen dute. Zinemagile hauek hartu dute parte bertan: Koldo Almandoz, Asier Altuna, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Las chicas de Pasaik (María Elorza eta Maider Fernández Iriarte), Borja Cobeaga, Telmo Esnal, Isabel Herguera, Ekain Irigoyen, Julio Medem, Izibene Oñederra, Gracia Querejeta eta Imanol Uribe.

Gainera, Zabalategi-Tabakalera sailean, ?Bidean? (Mikel Rueda) eta ?Gure hormek? (Las chicas de Pasaik) film laburrak eta ?Sipo Phantasma? (Koldo Almandoz) flima ikusi ahal izango dira, eta beste hamaika film, gainerako ataletan: ?Baskavígin. La matanza de los balleneros vascos? (Aitor Aspe Fid), ?Chillida: Esku huts? (Juan Barrero), ?Gutik zura? (Jon Maia), ?Rocknrollers? (Juanma Bajo Ulloa), ?Nola?? (Fermin Muguruza), ?Pelota II? (Olatz Gonzalez eta Jorgen Leth), ?Hileta? (Kepa Sojo), ?Beti bezperako koplak??

Hori guztia eta gehiago eitb.eus-ek Zinemaldia jarraitzeko prestatu duen webgunean jarraitu ahal izango da.