Publizitatea
Itxi

2016/09/18

07:00

Zinemaldia

Irailak 18

Fan Bingbing, Monica Bellucci eta Hugh Grant aktoreen eguna

N.B | EITB.EUS

Perlak atalean Hugh Grantek Florence Foster Jenkins filma aurkeztuko du, eta Monica Belluccik, Na Mlijecnom putu.

  • Fan Bingbing Donostian. Argazkia: EFE.

    Fan Bingbing Donostian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igandean ere magiaz gozatzeko aukera eskainiko du 2016ko Zinemaldiak. Hirugarren egunean Fan Bingbing aktore txinatarra izango da Donostian eta Xiaogang Feng zuzendariaren Wo Bu Shi Pan Jinlian / I Am Not Madame Bovary lana aurkeztuko du.

Ez da izango, ordea, egun horretan Donostian egongo den izar bakarra. Perlak atalean hainbat aktore ezagun izango dira, Hugh Grant horien artean. 1998an ere Donostian izan zen Grant. Orduan, zinearen munduan hasi berria zen eta inor gutxik ezagutzen zuen. Remando al viento lanarekin etorri zen aktorea Gipuzkoako hiriburura. Beranduago helduko zen Granten arrakasta nagusia, Cuatro bodas y un funeral (1994) filmagatik Urrezko Globoetan izendapen bat jaso zuen.

Oraingoan, Meryl Streepekin batera egindako lana aurkeztuko du. Florence Foster Jenkins sopranoari buruzko biopic bat. Florence Foster Jenkins filma Stephen Frearsek zuzendu du.

 

 

Monica Bellucci berriro izango da Donostian, 2012an bertan izan eta gero. Oraingoan Na Mlijecnom putu/On the Milky Road filma aurkeztera dator, Veneziako Mostran izan ostean. Bederatzi urtetan grabatu barik egon ostean, Emir Kusturica bueltan da drama batekin.

Jugoslaviako gerra garaian girotuta, italiar emakume misteriotsu baten eta esne-saltzaile baten istorioa kontatzen du.

 

Sail ofizialeko sei film ikusgai

Igande honetan Urrezko Maskorragatik lehian izango dira, Fan Bingbing aktorearen I Am Not Madame Bovary filmaz gain, Nocturama, The Giant, El hombre de las mil caras, The Oath, eta Orphan.

Nocturama filmean Bertrand Bonellok gaurkotasunean murgiltzen den gai arriskutsu eta zail bat jorratuko du: terrorismoa. Hango eta hemengo nerabe lagun-talde bat bonbak jartzen ibiltzen da Parisen.

 

 

Rikard deformazio larriak dituen autista bat da Jätten / The Giant filmean. Jaio zenean amagandik banandu zuten; orain, hogeita hamar urte ondoren, ziur da berriz elkartuko dela harekin, baldin eta Eskandinaviako petanka-txapelketa irabazten badu. Johannes Nyhilm da filma honen zuzendaria.

El hombre de las mil caras herrialde oso bat engainatu zuen gizonaren istorioa da. Alberto Rodriguezek zuzenduta, gertatutako istorio bat kontatzen digute Eduard Fernandezek, Jose Coronadok eta Marta Eturak.

 

 

Islandiatik Baltasar Kormákurren Eiðurinn / The Oath filma heldu da Donostiara. Finnur arrakasta handiko bihotzeko zirujau bat da, bi seme-alabaren aita. Haren familia-bizitza korapilatzen hasiko da Anna bere alaba droga-trafikatzaile manipulatzaile batekin harremanetan hasten denean. Senargaiak gero eta kontrol zorrotzagoa ezartzen du Annarengan eta familia osoarengan, eta Finnur-ek neurri drastikoak hartu beharko ditu.

Bestalde, Arnaud des Pallieresek Orpham aurkeztuko du: Emakumezko lau pertsonaiaren bizitzako lau momentu.

Sail ofizialean baino lehiaketatik kanpo aurkituko ditugu gaur, Vivir y otras ficciones emanaldi berezia eta Manda Huevos.

Vivir y otras ficciones Jo Solen (Pepe Rovira, Antonio Centeno, Arantzazu Ruiz, Ann Perelló) filma bat da, eta Pepe izeneko taxista baten istorioa kontatzen du. Pepe psikiatrikotik irten berri da, lan egiteko lapurreta egiteagatik ezarri zioten zigorra bete eta gero.

Lehiaketatik kanpo ere, Diego Galanen Manda Huevos dokumentala dago. Manda huevos filma Con la pata quebrada dokumentalaren luzapena da; aurrekoan bezala film zatiak erabiliz soilik, kontakizun-erritmoan eta umore onez, Espainiako zinemak espainiar gizona nola irudikatu duen kontatzen du.

Gainerako sailetan ikusgai egongo diren filmak Zinemaldiaren webgune ofizialean kontsulta ditzakezu.

ulta ditzakezu.

ulta ditzakezu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;