Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria
Gabonetako Loteria 2024
Zozketa
D.P. | eitb.com
Aurten lehen aldiz, 2.500 eurotik gorako sarien irabazleek % 20ko zerga ordaindu beharko dute.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Aurtengo Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euroko sariak banatuko ditu. Horietatik, 640 milioi sari nagusikoak izango dira.
Zozketa Madrilgo Errege Antzokian egingo dute, bi loteria-ontzi erabiltzen dituen sistema tradizionalaren bidez.
Lehengo ontzia, handiena, loteria zenbakiena izango da. 100.000 bola izango ditu. Bigarrenean, berriz, 1.807 izango dira, sariei dagozkienak.
Zergak
Aurten lehen aldiz, 2.500 eurotik gorako sariek zerga ordaindu beharko dute, % 20koa, hain zuzen ere.
Dena dela, ez da beharrezkoa izango saria errentaren aitorpenean jasotzea, saria kobratzean bertan ordaintzen baita zerga.
Gainera, sariak ez du eraginik zerga-oinarrian, hau da, bekak eta diru-laguntzak eskatu ahal izateko oinarritzat hartzen den diru-kopuruan.
Sarien zerrenda
Guztira, 24.486.400 sari zozkatuko dituzte. Nagusia 4.000.000 eurokoa izango da, serie bakoitzeko (400.000 euro, dezimo bakoitzeko); bigarrena 1.250.000 eurokoa izango da, eta hirugarrena, 500.000 eurokoa.
Halaber, 200.000 euroko bi laugarren sari, 60.000 euroko zortzi bosgarren eta 1.000 euroko 1.794 ere banatuko dituzte.
Hobeto azalduta: lehenengo saria dutenek 20.000 euro jasoko dituzte jokatutako euro bakoitzeko; bigarrena dutenek, 6.250; hirugarrena dutenek, 2.500, laugarrena dutenek, 1.000; eta bosgarrena dutenek, 300.
Lehenengo sariaren aurreko eta hurrengo zenbakiek 20.000 euroko saria izango dute. Adibidez: sari nagusia 35.700 zenbakiari egokitzen bazaio, 35.699 eta 35.701 zenbakiek ere saria izango dute.
Horren ildotik, bigarren sariaren aurreko eta hurrengo zenbakiek 12.500 euroko saria izango dute, eta hirugarrenaren aurrekoak eta hurrengoak, 9.600 eurokoa.
Azkenik, lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren sarien ehunekoek 1.000 euroko saria izango dute.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren sarietako azken bi zenbaki berberak izateagatik, 1.000 euroko saria emango da, eta beste 1.000 eurokoa, azken zenbaki berbera izanda.
Non eta noiz kobratu saria
Gabonetako Loterian irabazitako sariak biharamunean kobratu ahal dira.
Saria 3.000 eurotik gorakoa bada, edozein loteria-administraziotan kobratu daiteke, baina handiagoa bada, banku itunduetara (BBVA, Santander, Caixabank, CECA) edo loterien merkataritza bulegoetara joan beharra dago.
Sariak kobratzeko epea 3 hilabetekoa da. Denbora hori agortuz gero, Ogasunak bereganatuko du dirua.
Dezimoa hautsita badago, zer?
Sariren bat irabazi baduzu, baina dezimoa hondatuta badago, loteria-administrazio batera eraman behar duzu, eta horrek Estatuko Loterien eta Apustuen Erakundera igorriko du, bertan aztertzeko.
Erakunde horrek oraindik ere zalantzak baditu, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalera igorriko du dezimoa, eta horrek erabakiko du saria eman edo ez.
1. saria
- - - - -
2. saria
- - - - -
3. saria
- - - - -
4. saria
5. saria
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa