Loteriak albisteak 2021: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa | EITB loteriak

Loteria

17:27

Loteria

Bitxikeriak

Athleticen lagunarte batek milioi bat baino gehiago banatu du Segovian

Erredakzioa

Dezimoak Segoviako 10 zenbakiko saltokiak saldu ditu eta, guztira, 1.020.000 euro banatu ditu zenbaki horren bidez.

  • Zozketako Bolak

    Zozketako Bolak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Segoviako Bilboko Athleticen lagunarte batek milioi euro bat baino gehiago banatu du ere bazkideen artean, 67.924 zenbakiaren bidez, hori izan baita Gabonetako Loteriaren bosgarren saria.

Dezimoak Segoviako 10 zenbakiko saltokiak saldu ditu eta, guztira, 1.020.000 euro banandu ditu, Luis Galindo saltoki horretako arduradunak Eferi azaldu dioenez. Administrazio horrek saldutako 17 serietatik gehienak Athleticen lagunartekoak erosi zituen. Bulegoak jasotako 30 serietatik 13 itzuli zituen.

Bere seme-alaben jaiotzarekin alderatu du gaur bizi izandako emozioa Luis Galindo saltokiko arduradunak. Javier Polo Athleticeko lagunartearen presidentearekin batera zenbakia bilatu zuen Galindok. Polo Europol altzarien enpresako gerentea da.

Lagunarteak dezimotan gutxi gorabehera 3.000 euro erosi zituen, eta 50 txarteleko txeketegitan banatu zituen. Txartel bakoitzak 1.250 euroko saria jaso du. Athleticeko lagunartea 17 bazkidek osatzen dute; izan ere, orain dela gutxi sortu zuten.

Loteria lagunarteko lokalean obrak egiteko finantziazioa lortzeko modu bat zela azaldu du Polok

Athleticeko jarraitzaileek saria gehienbat Segovian banatu dute, baina hiru dezimo Bilboko lagunarte bati eman zizkioten, eta beste bat Donostiako bati, Polok gogorarazi duenez.

Lagunarteko presidentea pozik agertu da; izan ere, gazte askok “diru dezente” jasoko dute eta “egoitza berritzeko” oso ongi datorkie.

La Albuerako auzoan, Athleticeko jarraitzaileen egoitza itxita zegoen sariaren berri izan eta gero.

Saltokian cavaz ospatu dute arduradunak eta Elena Cantero langileak. Pozak eta brindisak saltokia hartu dute.

Nahiz eta 53 urteko Galindok eman duen saririk onena ez izan, loteria-saltzailea pozik zegoen. Larunbateko zozketan 6,6 milioi euro banatu zituen saltokiak. 860.000 euro gehiago banatu ahal izan ditu, baina 13 serie itzuli behar izan zituen, ez zirelako saldu.

 

 

Iruzkinak

  • 404 Page Not Found

    404 Page Not Found

    The page you requested was not found.


    /eu/layout/loteria/loteria_detalle_eu/
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena