Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

19:09

Loteria

Gabonetako Loteria

Berriz zorte ona izateko itxaropenarekin

Agentziak | Erredakzioa

Euskal herritarrek ez dute urteroko hitzorduan hutsik egin; horrela, EAEko bizilagun bakoitzak, batez beste, 76,83 euro xahutu ditu Gabonetako Loterian, eta nafar bakoitzak 59,32 euro.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2017ko Gabonetako Loteriaren Ezohiko Zozketak 2.380 milioi euro banatuko ditu saritan ostiral honetan, iaz baino 70 milioi gehiago (2.310 milioi). Sari nagusiaren irabazleek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko. Guztira, sari potoloak 680 milioi euro banatuko ditu.

Bigarren sariak 1,25 milioi euro banatuko ditu serie bakoitzeko (125.000 euro dezimo bakoitzeko), eta hirugarrenak 500.000 euro serie bakoitzeko (50.000 euro dezimoko).

Gainera, iaz bezala, 200.000 euroko bi laugarren sari izango dira (20.000 euro dezimo bakoitzeko) eta 60.000 euroko zortzi bosgarren (6.000 euro dezimoko). Era berean, 100 euroko 1.794 sari banatuko dira.

Hain zuzen ere, jokatutako euro bakoitzeko, 20.000 euro irabaziko dituzte lehen sariko irabazleek; 6.250 euro, bigarrenekoek; 2.500 euro, hirugarrenekoek; 1.000 euro, laugarrenekoek, eta 300 euro, bosgarrenekoek.

Ogasuna

Hala ere, 2.500 eurotik gorako sariei % 20ko zerga ezarri zien Espainiako Gobernuak 2013an. Honenbestez, sari potoloa bereganatzen duten pertsonek 320.500 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko, eta ez 400.000. Ogasuna 79.500 eurorekin geratuko da, Ogasun Ministerioko teknikariek (Gestha) egindako kalkuluen arabera.

Bigarren sariko irabazleek (125.000 euro dezimo bakoitzeko) 24.500 euro utziko dituzte zergetan, eta hirugarren sarikoek (50.000 euro dezimoko), 9.500 euro. Atxikipena sariak kobratzerakoan egingo diete zuzenean.

Loteria-ontziak iragan ostiralean heldu ziren Madrilgo Isabel II.a plazako Errege antzokira. Zenbakien ontziak, handienak, 100.000 bola izango ditu, eta txikienak, ostera, 1.807 bola (sari potoloarena tartean).

Euskal herritarrek ez dute urteroko hitzorduan hutsik egin; horrela, EAEko bizilagun bakoitzak, batez beste, 76,83 euro xahutu ditu Gabonetako Loterian, eta nafar bakoitzak 59,32 euro.

155, zenbakirik preziatuena

Sineskeria, ohitura edo errituagatik, urtero herritarrek euren zortearen zenbakia bilatzen dute. 2017an, 155 zenbakia izan da preziatuena. Izan ere, urrian agorturik zegoen serie gehien saltzen dituzten administrazioetan; Doña Manolita, La Bruixa d’Or, El Pescador (Las Palmas) eta Coruñako 44. loteria-administrazioan, alegia.

Ba al dago Gabonetako Loteriaren sari potoloarekin bizitzerik?

Bizi al daiteke 400.000 eurorekin? Preahorro.com atarian zenbakiak egin dituzte diru hori zenbateraino iraunarazi daitekeen jakiteko.

Gabonetako Loteriaren diruarekin bizi daitekeen jakiteko lehen pausoa lanik egin gabe bizi ahal izateko zenbat behar den aztertzea da. Kopuru hori pertsona bakoitzaren gastuen araberakoa da.

Gastuen eta diru-sarreren arteko harremana da benetan garrantzitsuena. Funtsezkoa da hilero zenbateko diru-sarrerak behar diren jakitea, edo, beste era batera esanda, gastuak zenbatekoak diren jakitea. Logikoa den moduan, zenbat eta kontsumo txikiagoa izan, diru-sarrera txikiagoak behar dira, eta inbertsioekin bizitzeko diru gutxiago.

Urtero 30.000 euroko gastuak baldin baditugu, 300.000 eurorekin banketxean, % 10eko errentagarritasuna lortu beharko litzateke, eta 20.000 euroko gastuekin, aldiz, % 6,7koa baino ez.

San Ildefontsoko umeak, "ilusioz gainezka eta pozik"

Bestalde, San Ildefontso barnetegiko 33 haurrak “ilusioz gainezka eta pozik” daude zozketaren atarian. “Sari potoloa eman eta euren familiek ikusteko” itxaropena dute.

txaropena dute.

Iruzkinak