cerrar buscador

Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

19:43

Loteria

Gabonetako loteria

Zer egin loteriaren sari nagusia irabaziz gero?

Erredakzioa

Adibide praktiko bat Gabonetako loteriaren historiako saririk handienaren irabazlea bihurtzen bazara.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bihar Gabonetako Loteriaren 400.000 euroak zozkatuko dira, eta ia Estatu osoa egongo da zozketaren esperoan. Oso jende gutxik irabaziko du lehen saria, eta besteok hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu berriz ere ilusioa berpizteko.

Baina... pentsatu ahal duzu inoiz zer egingo zenukeen dirutza hori irabaziz gero? Datuen arabera, loteriaren irabazleen % 80ak 4 urteren buruan xahutzen du diru guztia, saria irabazi aurreko egoera ekonomikora itzuliz. Hemen dihoaz bada, dirua kontu gehiagorekin erabiltzeko gomendioak.

Adibide bat jar dezagun: 400.000 euro irabazi dituzu eta mundu guztiari kontatu nahi diozu zein zoriontsu zaren. Egoera horretan bi aukera dituzu: aurretik pasatzen ari den edonori esan ala soilik zuretzat garrantzitsuak direnei adierazi.

Mundu guztiari kontatuz gero, momentu horretan sortuko zaizkizun lagun minez aparte diruarekin zer egin gomendatuko dizuten dozenaka aholkulari izango dituzu zure gainean. Bitartean, isil-isilik egonez gero, larritasunen bat aurreztuko duzu.

Behin saria irabazi duzunaren jakitun, hurrengo arazoa diru horrekin zer egingo duzunean datza. Edo auto eta etxebizitza berri batean xahutu eta ahalik eta denbora gutxienean diru gabe geratu, edota momentuko poztasunetik lasaitu eta kapritxo txiki batzuk eskuratu, hala-nola erropa erosi, etxea berriztatu, asteburu pasa joan,...

Zorrak ordaindu ala inbertitu?

Oraindik dirurik badaukazu, beste zenbait zalantza agertuko zaizkizu dirua erabiltzeko moduan. Hurrengo pausua zein da: oraindik ordaindu gabe dituzun gauzak behingoz ordaintzea edo inbertitzea? Hipoteka eta kotxeko kreditua kolpean ezabatuz gero, kontuan izan beharko duzu zure aurrezkiek ere jarraian desagertuko direla. Aldiz, diru hori epe finko batean sartuz gero, denbora gutxian zure zor guztiak ordaindu eta kapritxoren bat edukitzeko parada izango duzu.

Zer uste zenuen, erreza zela loteriaren sariarekin zer egin jakitea? ikusi duzu ezetz. Aholku on bat hau da: ez ospatu konfiantza askorik ez duzun pertsonekin, eta dirua bankutik mugitu arte 3 hile pasatzen badira, are hobeago.

Gogoratu zortea ez dela existitzen, hitz hori gauzak ondo joan izana justifikatzeko sortua baita. Eta argi izan: amorruzko minutu bakarrean zoriontasunezko 60 segundu galtzen ditugu.

Bihar Gabonetako Loteriaren 400.000 euroak zozkatuko dira, eta ia Estatu osoa egongo da zozketaren esperoan. Oso jende gutxik irabaziko du lehen saria, eta besteok hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu berriz ere ilusioa berpizteko.Baina... pentsatu ahal duzu inoiz zer egingo zenukeen dirutza hori irabaziz gero? Datuen arabera, loteriaren irabazleen % 80ak 4 urteren buruan xahutzen du diru guztia, saria irabazi aurreko egoera ekonomikora itzuliz. Hemen dihoaz bada, dirua kontu gehiagorekin erabiltzeko gomendioak.Adibide bat jar dezagun: 400.000 euro irabazi dituzu eta mundu guztiari kontatu nahi diozu zein zoriontsu zaren. Egoera horretan bi aukera dituzu: aurretik pasatzen ari den edonori esan ala soilik zuretzat garrantzitsuak direnei adierazi.Mundu guztiari kontatuz gero, momentu horretan sortuko zaizkizun lagun minez aparte diruarekin zer egin gomendatuko dizuten dozenaka aholkulari izango dituzu zure gainean. Bitartean, isil-isilik egonez gero, larritasunen bat aurreztuko duzu.Behin saria irabazi duzunaren jakitun, hurrengo arazoa diru horrekin zer egingo duzunean datza. Edo auto eta etxebizitza berri batean xahutu eta ahalik eta denbora gutxienean diru gabe geratu, edota momentuko poztasunetik lasaitu eta kapritxo txiki batzuk eskuratu, hala-nola erropa erosi, etxea berriztatu, asteburu pasa joan,...Zorrak ordaindu ala inbertitu?Oraindik dirurik badaukazu, beste zenbait zalantza agertuko zaizkizu dirua erabiltzeko moduan. Hurrengo pausua zein da: oraindik ordaindu gabe dituzun gauzak behingoz ordaintzea edo inbertitzea? Hipoteka eta kotxeko kreditua kolpean ezabatuz gero, kontuan izan beharko duzu zure aurrezkiek ere jarraian desagertuko direla. Aldiz, diru hori epe finko batean sartuz gero, denbora gutxian zure zor guztiak ordaindu eta kapritxoren bat edukitzeko parada izango duzu.Zer uste zenuen, erreza zela loteriaren sariarekin zer egin jakitea? ikusi duzu ezetz. Aholku on bat hau da: ez ospatu konfiantza askorik ez duzun pertsonekin, eta dirua bankutik mugitu arte 3 hile pasatzen badira, are hobeago.Gogoratu zortea ez dela existitzen, hitz hori gauzak ondo joan izana justifikatzeko sortua baita. Eta argi izan: amorruzko minutu bakarrean zoriontasunezko 60 segundu galtzen ditugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Loteria

Iruzkinak