Gizartea -

Zozketa

Bostarekin amaitzen diren billeteak, Gabonetako loteriako sarituenak

Sari nagusia zortzi aldiz amaitu da bat zenbakian. Ikerketa baten arabera, sari potoloa bikoitia izaten da, gehienetan, Madrilen erositakoa eta 40.000 eta 49.999 zenbakien artekoa.

Gabonetako loteriaren billeteak. Argazkia: EITB
Gabonetako loteriaren billeteak. Argazkia: EITB
Gabonetako loteriaren billeteak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1812an Gabonetako loteriaren lehen zozketa egin zutenetik, bost zenbakiarekin amaitutako billeteak izan dira sarituenak. Guztira, 32 aldiz saritu dute amaiera hori duen billete bat. Bat zenbakiarekin amaitzen direnak, berriz, sari potoloa gutxien jaso dutenak dira. Atzetik, bi zenbakiaren amaitu direnak daude (13 aldiz).

Orain arte, 200 zozketa egin dituzte, baina 201 "sari potolo" banatu dituzte. 1837an, bi sari nagusi eman zituzten, Estatuko Loteria eta Apostu Zuzendaritza Orokorrak adierazi duenez.

Bost zenbakiaz gain, amaiera sarituenak 4a (27 aldiz) eta 6a (26 aldiz) daude eta 3, 8, eta 0 zenbakiarekin amaitutako billeteek behin bakarrik lortu dute sari potoloa.

Gutxien saritu diren amaierak, 1 zenbakiaz gain (8 aldiz), 2 zenbakia (13), 9a (16 aldiz) eta 7a (19 aldiz) dira.

Bost zenbakia amaiera errepikatuena izan arren, sari potoloa ez da inoiz 25 zenbakiarekin amaitu.

Loteria gehien saltzen den herrialdeetan tokatu izan ohi da sari potoloa: Madril (lehen saria 73 aldiz irten da), Bartzelona (38 aldiz), Sevilla (1), Valentzia (11) , Bilbo (11) eta Zaragoza (11).

Hala ere, biztanle kopurua kontuan izanez gero, eta Ventura24.es Interneteko atariak kalkulatu duenaren arabera, sari gehien saldu dituzten lurraldeak Soria, Segovia, Gipuzkoa, Teruel, Santander, Cuenca, Zaragoza, Madril, Lleida eta Bizakia dira.

Avila, Ceuta, Huelva, Melilla, Salamanca, Tarragona eta Zamora lurraldeetan, berriz, ez dute inoiz sari nagusia saldu.

Ventura24.es atariaren ikerketaren arabera, sari potoloa bikoitia izaten da, gehienetan, Madrilen erositakoa eta 40.000 eta 49.999 zenbakien artekoa.

Zuriñe Saenz de Viteri Ventura24.es atariko marketing zuzendariak adierazi duenez, "zenbaki guztiek aukera berdinak dituzte", baina "azken 20 urteetan gertatutakoa" kontuan hartuta, irabaziko duen zenbakia ezaugarri horietako izan daitekeela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea