Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

'Go!azen' telesailaren 4. atala, berriro ere ikusgai, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Jontxuk badaki Ander ari dela Gari izorratzen, baina zer egin orain? Bestetik, Eli sutan jarriko da berriz ere Zurirekin eta Amaiarekin 21:00etan hasiko den atalean.

0:27
'Go!azen' telesaileko Jontxu

Jontxu, liskar baten erdian, zalantzaz beteta egongo da 'Go!azen 5.0' telesailaren laugarren atalean. Eli, berriz, gero gehiago haserretzen da Amaia eta Zurirekin.

Mutil bizkorra da Jontxu, eta laster ohartu da mutil berriak, Anderrek, egin dizkiola broma astunak Gariri. Baina zergatik? Aurretik ezagutzen al zuen Gari? Itxura batean inoiz elkar ikusi gabeak ziren... Honek guztiak zalantzaz beteko du Jontxu. Zer egin beharko luke? Gariri kontatu ala isilik egon? Gari laguna du orain, baina duela bi urte Jontxu bera Gariren biktima izan zen. Bestetik, Anderrek mutil jatorra ematen zuen hasieran, eta orain hau... Zer bide hartu erabaki beharra dauka Jontxuk.

Elik ere oso umore txarrarekin jarraituko du. Beste behin ere, liskarra izango du Zurirekin, eta, horrez gain, Amaia sexu kontuetan lagundu nahian hasiko da. Eskerrak Garirekin, gutxienez, nahikoa ondo dagoen!

Azkenik, Anek ere ez du laguntzen Eliren umorea hobetzen. Oso aldatuta dago; modelo bat balitz bezala portatzen da ia denbora guztian, eta Instagramen jarraitzaileak gehitzea besterik ez du buruan. Nikole ordezkari hautatu izanak, gainera, okertu egin du egoera hau.

21:00etan izango da ikusgai atal berria, gaur, ETB1en. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.