Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Belen Urrutia sukaldaria, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Elbeteko ostatuko sukaldariak egingo du eguneko errezeta: jogurt mousse ekologikoa mango purearekin eta piku biskuita.

  • Belen Urrutia Elbeteko ostatuko sukaldaria "A Bocados" saioko irudi batean

    Belen Urrutia Elbeteko ostatuko sukaldaria "A Bocados" saioko irudi batean. EiTBren irudia

Astean behin, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko aurkezleari atsedenaldia emango diote, eta beste sukaldari batek hartuko du haren lekua sutegian. Gaur eguerdian, Belen Urrutia Elbeteko ostatuko sukaldariak egingo du eguneko errezeta, eta Joseba laguntzaile bihurtuko da. Esnearekin egindako bi postre prestatuko ditu Belenek: jogurt mousse ekologikoa mango purearekin eta piku biskuita.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" 13:15ean izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.