Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Patxi Larretxea aizkolaria, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Aizkorarekin aritu ondoren indarrak hartzeko moduko platera prestatuko dute: Lekak arrautzarekin eta urdaiazpikoarekin.

  • Patxi Larretxea harria jasotzen.

    Patxi Larretxea harria jasotzen. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur, uztailak 21, Patxi Larretxea Baztango egurgile eta aizkolaria izango da gonbidatua "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Hainbat herri kiroletan aritzen da Larretxea, eta aizkorarekin zelan moldatzen den erakutsiko dio Josebari, sukaldean.

Arguiñanok, bestalde, indarrak hartzeko moduko platera prestatuko du: Lekak arrautzarekin eta urdaiazpikoarekin.

Saioa borobiltzeko, Gamiz-Fikara egingo dute bidaia Gorka Irazabalekin, eta barazki ekologikoen otzara prestatuko dute.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.