cerrar buscador

09:14

Trafikoa

Trafikoa

Auto-ilara luzeak izan dira AP-8an, Iurreta parean

Erredakzioa

Autobus batek eta hiru autok elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bi errei, Bilborako noranzkoan, itxita egon dira bi orduz.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Autobus batek eta hiru autok elkarren kontra jo dute AP-8 autobidean, Iurreta parean, ordainlekua pasatu eta berehala. Ondorioz, bi errei itxi bejar izan ditu Ertzaintzak, Bilborako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira bi orduz.

08:00etan izan da istripua, eta Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu. Antza, txingor-zaparrada bat bota du ordu horretan, eta baliteke horrek eragin izana ezbeharra.

10:30ean etorri da egoera bere onera.

Iruzkinak