cerrar buscador

08:32

Trafikoa

Zirkulazioa

Motor-gidari bat hil da Mallabian (Bizkaia), istripu batean

EITB.EUS

Gizonezkoak zeraman motorrak auto bat jo du, BI-2301 errepidean, eta motorraren gidaria kolpearen ondorioz hil da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Motor-gidari bat hil da gaur goizean Mallabian (Bizkaia), istripu batean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Hildakoak 57 urte zituen eta Ermuako bizilaguna zen.

Ezbeharra 07:50ean jazo da, BI-2301 errepidean, 44. kilometroan, Markinako noranzkoan. Oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, motor batek eta Seat Leon auto batek aurrez aurre egin dute talka bertan.

Kolpearen ondorioz, motorraren gidaria, gizonezko bat, hil egin da.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak