Itxi

Txirrindularitza

Contador auzia

Eusko Jaurlaritzak "haragi guzti-guztia" aztertzen dela esan du

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak gogoratu du Euskadin saltzen den "haragi guzti-guztiak" kontrolak pasatzen dituela, eta berdin diola kanpotik datorren edo Euskadin ekoizten den.

Eusko&' || 'nbsp;Jaurlaritzako&' || 'nbsp;Osasun eta&' || 'nbsp;Kontsumo Sailak gogoratu du Euskadin saltzen den "haragi guzti-guztiak" kontrolak pasatzen dituela, eta berdin diola kanpotik datorren edo&' || 'nbsp;Euskadin ekoizten den.

Osasun Sailak ohar bat kaleratu du gaur Gipuzkoako haragi-ekoizleek asteazkenean esandakoen harira.&' || 'nbsp;Orduko hartan, kanpoan ekoiztutako haragiak kontsumituz gero clembuterolarekin kutsatzea posible dela adierazi zuten.

Jaurlaritzak esan du "susmoa ez dela egiazkoa eta sektorearekin batere justua" ez dela, azken urteetan produktuen segurtasuna "bermatzeko lan eskerga" egin dutelako.

1990eko hamarkadatik geroztik jakien kate guztia aztertzeko plana dagoela gogorarazi dute. Haragiaren kasuan saltzen den guztiari egiten zazizkio kontrolak,&' || 'nbsp;"Euskadin ekoiztua izan ala ez".

Haragi-markek "kalitate-bermeak" eman dezaketela adierazi dute, baina ez dutela&' || 'nbsp;"segurtasun-berme gehigarririk" ematen, baldintzak berdinak baitira saltzen den haragi guztiarentzat.