Bitxikeriak -

MUNDUKO ZAHARRENA

Munduko pertsonarik zaharrena hil da, 116 urte zituela

Orain Italiako beste emakume bat, hildakoa baino bost hilabete gazteagoa, munduko pertsonarik zaharrena da, Gerontologiako ikerketa talde baten arabera.

Susannah Mushatt Jones. Munduko pertsonarik zaharrena
Susannah Mushatt Jones. Munduko pertsonarik zaharrena
Susannah Mushatt Jones. Munduko pertsonarik zaharrena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susannah Mushatt Jones, 1899ko uztailaren 6an jaio zen AEBko Alabama estatuan eta, munduko pertsonarik zaharrena izan da orain arte. Ostegun honetan hil da 116 urte eta 311 eguneko adina zeukala, hala esan du Gerontologiako ikerketa talde batek.

Susanna baino bost hilabete gazteagoa den Emma Morano-Martinuzzi emakume italiarra da orain munduko pertsonarik zaharrena.

Susannah etxalde bateko komuneroen alaba izan zen eta esklaboen biloba. Bigarren hezkuntzan gradu ondoren, New Jerseyra joan zen 1922an eta azkenik, Brooklynera (New York, AEB) joan zen bizitzera. New Yorken etxeko langile eta zaintzaile moduan egin zuen lan eta, 1965an erretiroa hartu zuen,  Errekorren Guinnes liburuak eta Sénior Vandalia zaharren egoitzako arduradunek baieztatu dutenaren arabera.

Bizitza luzearen klabea azaltzerakoan, lo asko egin behar dela eta ezin dela ez erre, ez alkoholik edan esaten zuen emakumeak. Gerontologiako ikerketa taldearen arabera, munduaren historian gehien bizi izan den pertsona Jeanne Calment izan zen. Emakume frantses hau 1997an hil zen 122 urte eta 164 egun zituela. Munduko gizonik zaharrena aldiz, Jiroemon Kimura, 2013an hil zen 116 urterekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Albisteak