Itxi

Bitxikeriak

PAELLA - ''EMOJI''

WhatsAppek paella kazola bat izango du bere "emoji"-en artean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehenengo aldia da herritarren kanpaina batek WhatsAppeko emoji bat lortzen duela

Mundu guztian hain ezaguna den paella plater famatuak bere "emoji” propioa izango du WhatsAppean eta, gailu elektroniko guztietako prest izango da hilabete batzuk barru. La Fallera arroz markako arduradunek –ekimenaren bultzatzaileek- adierazi dutenez, lehenengo aldia da herritarren sare sozialetako kanpaina batek WhatsAppeko “emoji” bat izatea lortzen duela.

Unicodek – Apple. Google, Microsoft, IBM eta Adobe enpresen partzuergoa- urtero eztabaidatzen dituzten hainbat proposamenen aurretik landuko dute PaellaEmojiren gaia eta hurrengo 9.0 bertsiorako prest izango dute.

PaellaEmojiren hautagaitza iazko uztailean onartu zuten, “mundu guztian ezaguna den platera delako eta hainbat komunitatek eskatutakoa ere badelako”. Aurtengo 72 “moji” berrietako bat izango da beraz, paella. Irudiari Unicode lengoaia aplikatzea baino ez zaio falta eta laster, 'Shallow Pan of Food' (PaellaEmojiren izen ofiziala) sistema eragile guztietarako prest izango da.

Lehenengo aldia da herritarren sare sozialetako kanpaina batek WhatsAppeko “emoji” bat izatea lortzen duela. Paellaren kanpaina 2014an hasi zen Valentzian eta, munduko platerik famatuari aitorpen bat egiteko sortu zen. Erabiltzaileek aho-batez erakutsi duten aldekotasuna izan da eskari honen bermerik garrantzitsuena.

Valentziako arroz markaren marketing estrategia bikaina izan da. Sare sozialetan oinarritu dira kanpaina egiteko eta erabiltzaileen elkartasuna erakartzea lortu dute, komunitate geroz eta handiagoa lortuz. Besteak beste, José Andrés chef famatuaren elkartasuna ere lortu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena