Bitxikeriak -

Bitxikeria

2016. urteari segundo bat gehituko diote urte amaieran

2016a segundo gehigarri batekin bukatuko da Lurraren errotazioak pilatzen duen atzerapena doitzeko. Fenomeno horri 'leap second' esaten zaio ingelesez.

Ordutegiaren doitzea. Argazkia: Photl
Ordutegiaren doitzea. Argazkia: Photl
Ordutegiaren doitzea. Argazkia: Photl

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko Gabon zahar gauez erlojuek segundo bat gehiago gehituko diote ohikoak diren 24 orduei. Hala eman zuen jakitera atzo bere buletinaren bidez Lurraren Errotazioaren eta Erreferentziazko Sistemen Nazioarteko Zerbitzuak

Leap second izenez ezagutzen den doiketa hori erloju atomikoen ordua eta gure planetaren errotazio-denbora bat egin dezaten egiten da. Horren arrazoia da Lurrak bere errotazioa ezin antzeman daitekeen eran galgatzen duela da, Ilargiarekin eta zeruko beste gorputzekin izaten dituen grabitazio-elkarrekintzak direla medio. Nola erloju atomikoen zehaztasuna izugarri handia den, ezinbestekoa da segundo hori gaineratzea aldiro-aldiro, doitasuna perfektua izan dadin.

Hori horrela, honako hau izango da 2016ko abenduaren 31n, gauerdian, egongo den denbora-sekuentzia:

2016ko abenduaren 31: 23 ordu 59 minutu 59 segundo 2016ko abenduaren 31: 23 ordu 59 minutu 60 segundo 2017ko urtarrilaren 1a: 0h 0 minutu 0 segundo

Aurten egingo den doikuntza hogeita zazpigarrena izango da; izan ere, 1972tik hona beste 26 aldiz egin da, azken biak 2012an eta 2015ean. Segundo gehigarri hori ekainaren 30ean ere gainera daiteke, aipatu azken bi aldi horietan egin zuten legez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste arraroak Gizartea albisteak Eguneko albisteak