Bitxikeriak -

103 urterekin

Jaio zen egun eta ordu berean hil da, Erresuma Batuan

Jimmy Newell 2016ko urriaren 11n hil zen, 103 urte lehenago jaio zen ordu berean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jimmy Newell britainiarra 2016ko urriaren 11n hil zen, 103 urte zituela. Heriotzak apenas beteko lituzke lerro batzuk tokiko egunkariren batean. Baina, kasualitateak zer diren, Newell jaio zen egun eta ordu berean hil zen: 1913ko urriaren 11n, 12:00etan.

Daily Mirror egunkariak jaso duenez, Torbay ospitalean (Brighton) zendu zen, Graham semea ondoan zuela. Hark egiaztatu zuen kointzidentzia harrigarria.

"Semeari esan nion aitona hil berri zela, erlojuari erreparatu genion, eta 12:00ak ziren. Nik uste 103 urte bete nahi zituela. Nahi zituen gauzak lortzeko eginahalak egin izan ditu beti, eta uste dut kasu honetan hala nahi izan zuela berak", kontatu dio Graham Newellek egunkari britainiarrari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Munduko azken ordukoa Erresuma Batua albisteak