Bitxikeriak -
5.000 euro
Gasteizko denda batean Goya sari bat jarri dute salgai
Alas de mariposa lanarekin jatorrizko gidoi onenaren Goya saria irabazi zuten Bajo Ulloa anaiek, 1992. urtean. Sortutako nahasmenaren aurrean, erakusleihotik kentzea erabaki dute dendariek.
Agentziak | Erredakzioa
Juanma eta Eduardo Bajo Ulloa anaiek Alas de mariposa lanarekin jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi zuten 1992. urtean. 24 urte geroago, Gasteizko bigarren eskuko artkulu-denda batean sari hori saltzen saiatu dira.
Bajo Ulloa anaiek 5.000 eurotan jarri dute salgai saria, eta bi aste eman ditu denda horretako erakusleihoan. Alabaina, bigarren eskuko artikuluak aurkitu daitezkeen denda horretako dendariek erakusleihotik kentzea erabaki dute astearte honetan, azken egunotan sortutako nahasmenaren aurrean.
Dendari batek azaldu duenez, jatorrizko gidoi onenaren Goya saria irabazi zuen anaietako bat dendara hurbildu zen duela bi aste, 1992an irabazitako saria salgai jartzeko asmoz.
Dena den, sortutako nahasmenaren aurrean saria Bajo Ulloa anaiei itzultzea erabaki dute dendariek.