Bitxikeriak -

Aurkikuntza

Portugalen tamainako zulo bat ireki da Antartikako itsasoko izotzean

Zulo misteriotsua Laku Nagusia bezain handia da, eta 70eko hamarkadatik Weddeleko itsasoan ikusitako handiena da da.

Artxiboko irudia. EiTB
Artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zulo misteriotsu eta ikaragarria, Laku Nagusiaren edo Portugalen tamainakoa, aurkitu dute duela gutxi Antartika inguruko itsasoko izotzaren azalean.

Polinia moduan ezagutzen den irekidura hau Weddelleko itsasoan 70eko hamarkadatik ikusitako handiena da. Negu honetako poliniak 80.000 ur metro karratu zituen estalita. Bigarren urtez jarraian sortu da polinia hori, baina ez zen hain handia izan iaz.

Itsasoko izotzaren efektu isolatzailea gabe, atmosferak eta ozeanoak beroa eta hezetasuna trukatzea ahalbidetzen du poliniak, ondorioz, kliman inpaktu nabarmena izaten du.

Ozeanoaren konbekzioa poliniaren barruan gertatzen da, ur bero gehiago ekarriz gainazalera, eta itsasoko izotza deseginez. Horrek izotza berria sortzea ekiditen du.

Kent Moore Toronto Mississauga Unibertsitateko irakaslea Hegoaldeko Karbono eta Klimaren Behaketa eta Modelizazioaren priektuko kideekin izan da, poliniak eta horiek kliman izan ditzaketen inpaktuak ikertzeko.

Antartikako negua oso gogorra dela eta, izotzaren barruan jarduteko zailtasunak izateaz gain, behaketa zuzen gutxi daude polinietan, baita horiek atmosferan eta ozeanoan izan ditzakeen eraginetan.

Neurketa berri honekin, espazioan eta eredu klimatikoan egindako behaketekin batera, polinien sekretuak eta eraginak jakiteko aukera dago, ikerketako egileek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste barregarriak Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa