Ekonomia -
'modern express' ontzia
Bilbora eramango dute Modern Express ontzia
Duela astebete irauli egin zen, eta tripulatzaileak erreskatatu behar izan dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Merkataritza Nabigazioak baimena eman dio Modern Express zamaontziari Bilboko Portura joateko eta bertan gelditzeko. Ontzi hori noraezean egon da eta orain atoian daramate Bilboko Portura.
Duela astebete, ontzia irauli egin zen, eta tripulatzaile guztiak erreskatatu behar izan zituzten. 3.600 tona egur eta dozena bat makina daramatza, eta Gabonetik Frantziara zihoan.
Gaur goizetik, zamaontzia atoian daramatzate, eta horrela Bilboko Portura eraman ahal izango dute. Maria de Maeztu Itsas Salbamenduaren ontzia haren bila joango da, maniobra gertutik jarraitzeko.
Zamaontziak 300 tona erregai daramatza, eta ez du merkantzia arriskutsurik.