Ekonomia -
Industria
Emerson multinazionalak egoitza berria inauguratu du Irunen
AEBko konpainiak Gipuzkoako udalerria aukeratu du automobilgintzari zuzendutako dibisioaren bulegoak jartzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Emerson Industrial Automation Emerson AEBko multinazionalaren filialak bulego berriak zabaldu ditu gaur Irunen.
Industriarako irtenbide automatizatuak eskaintzen ditu Emerson Industrial Automationek. Enpresa sortu berria da, Emersonek Estatuan zituen bi sozietateetako biren fusioaren ondorio.
Urtean 54 milioi euroko negozio bolumena du konpainiak, eta Irunen egoitza fiskala izango duenez, zergak Gipuzkoako Ogasunean ordainduko ditu.
Konpainiak 30 langile ditu egun, baina behargin gehiago hartzeko asmoa agertu du.
Estatuan beste bi diseinuzko ingeniaritza zentro ditu Emerson Industrial Automationek. Horrez gain, salmenta bulego bat du Durangon, eta saldu ondoko zentro bat Gasteizen.