Ekonomia -
Ebazpena
Ahots-kordetako noduluak laneko gaixotasuna dira
Gizarte Segurantzaren Bizkaiko Zuzendaritzak hala aitortu berri dio telefono-operadore bati.
Agentziak | Erredakzioa
Gizarte Segurantzak Bizkaian duen Lurralde Zuzendaritzak berriki ebatzi duenez, telefono-operadore batek ahots-kordetan dituen noduluak gaixotasun profesional gisa har daitezke. Ebazpena Euskadiko CCOO sindikatuak jakinarazi du, ohar bidez.
M.B.L.P Bizkaiko telemarketing enpresa bateko langilea bajan dago 2015eko abuztuaz geroztik, ahots-kordeetan dituen noduluak tarteko. Sindikatuak nabarmendu duenez, ahotsa da telefono-operadore gisa lan egiten dutenen "lan-erreminta nagusia", lanorduetan etengabe erabili behar baitute.
Alfonso Rios Euskadiko CCOOko lan osasuneko arduradunak gogorarazi duenez, ahotsa uneoro erabili behar duten profesionalen laneko gaixotasunen artean daude ahots-korden noduluak, ahotsa behartzearen ondorioz sortutako gaitza.
Sindikatuaren ustez, laneko osasunaren zaintza egokia eta kalitatezkoa egitea gaixotasun mota hauei aurrea hartzeko.