Ekonomia -

Balantzea

Kutxabankek 218,8 milioiko irabaziak izan ditu 2015ean, %45,5 gehiago

Kutxanbanken 218,8 milioi euroko irabaziak izan zituen 2015ean, aurreko urtean baino %45,5 gehiago, eta Caja Surren 13,3 milioiko irabazi positiboak gehituta.

Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea Argazkia: EFE
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea Argazkia: EFE
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxanbankek 218,8 milioi euroko irabaziak izan zituen 2015ean, aurreko urtean baino %45,5 gehiago, eta Caja Surren 13,3 milioiko irabazi positiboak gehituta.

Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak 2015eko emaitzak aurkeztu ditu gaur Bilbon, finantza-taldeko 500 bat zuzendariren aurrean, eta Kutxabankeko eta Caja Surreko presidenteak, zuzendariak eta kontseilariak bertan zirela.

Bankuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bankuko mozkin-marjina %24koa izan da, eta emaitza onei esker %50 gizarte dibidendura bideratu dute; 109,4 milioi euro hain justu.

Kutxabank taldeak zalantzako aktiboak gutxitu egin ditu, 1.000 milioitik gora eta berankortasun-tasa %8,65era jaitsi du, sektoreko batezbestekoaren azpitik, %10,1ean baitago.

Zenbatekoak ere hazi egin dira: %17,7 2015an; 479,3 milioi, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Albisteak