Ekonomia -

LOIUKO AIREPORTUA

Vuelingek hegaldi bereziak abiatuko ditu Aste Santurako Bilbotik

Aire-lineak 29.452 txartel jarri ditu salgai, martxoaren 20a eta 28a bitartean Bilbo eta Erroma, Milan, Eivissa, Menorca, La Palma eta Valentzia arteko bidaia egiteko.

Vuelingek hiru hegazkin dauzka Loiuko aireportuan eta 23 ibilbide kudeatzen ditu. Argazkia: EITB
Vuelingek hiru hegazkin dauzka Loiuko aireportuan eta 23 ibilbide kudeatzen ditu. Argazkia: EITB
Vuelingek hiru hegazkin dauzka Loiuko aireportuan eta 23 ibilbide kudeatzen ditu. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vueling aire-linea espainiarrak 20 hegaldi zuzen eskainiko ditu Aste Santuan Bilboko Aireportutik (Loiu, Bizkaia) abiatzeko. Seik lehenbizikoz jardungo dute; lau, Espainiako hirietara (Eivissa, La Palma, Menorca eta Valentzia) joateko, eta bi, Italiara (Erroma, maiztasun bikoitzarekin, eta Milan).

Horiez gainera, Vuelingek Loiutik eskaintzen dituen ohiko ibilbideak izango dira aukeran. Espainian, Coruña, Alacant, Bartzelona (bost joan-etorri egiten ditu egunero), Kanaria Handia, Lanzarote, Malaga, Mallorca, Sevilla eta Tenerife dira. Atzerriko hiriei dagokienez, Amsterdam (Herbehereak), Brusela (Belgika), Londres (Gatwick, Erresuma Batua), Paris (Orly, Frantzia) eta Zurich (Suitza) daude.

Guztira, Vuelingek 29.452 eserleku eskainiko ditu Bilboko aireporturako, martxoaren 20tik 28ra artean. Bilbo eta Erroma arteko bidaia martxoaren 22tik 25era egingo dute; Milanerakoa, martxoaren 25ean; Eivissa eta Menorcarakoa, martxoaren 22an, 25ean eta 27an; La Palmarakoa, martxoaren 26an, eta Valentziarakoa, martxoaren 20an, 23an eta 25ean.

Vueling 2005ean hasi zen jardunean Bilbon, Bartzelonarako bidaiarekin. Azken urteotan, Bilboko Aireportua aire-lineako base garrantzitsu gisa finkatu da. Hiru hegazkin dauzka eta 23 ibilbide lotzen ditu, Estatu barrukoak zein nazioartekoak. Egun, Vueling hegaldi-konpainiarik indartsuena da Bilbon, merkatuko % 40ko kuota baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Bilbo Bizkaia Espainia albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak