Ekonomia -

Aldaketak UGT-ko zuzendaritzan

Josep Maria Alvarez,UGTko idazkari nagusi berria 17 botoren aldeagatik

Orain arte Kataluniako UGTren idazkari nagusi izan denak aldeko 306 boto jaso ditu, igorritako boto guztien % 51,1.

Josep Maria Alvarez UGT sindikatuko idazkari nagusi berria. Argazkia: EFE
Josep Maria Alvarez UGT sindikatuko idazkari nagusi berria. Argazkia: EFE
Josep Maria Alvarez aukeratu dute UGT sindikatuko idazkari nagusi

1:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Maria Alvarez aukeratu dute UGT sindikatuko idazkari nagusi berri, 17 boto eskasen aldeagatik. Orain arte Kataluniako UGTren idazkari nagusi izan denak aldeko 306 boto jaso ditu, igorritako boto guztien % 51,1.

Candido Mendez orain arteko UGTko idazkari nagusiak babestutako Miguel Angel Cilleros hautagaiak 289 boto eskuratu ditu. Halaber, lau boto zuri izan dira. Boto kontaketaren amaieran Alvarezek eta Cillerosek elkar besarkatu dute "UGT, UGT" oihuen eta txaloen artean.

Alvarezek azken 22 urteetan UGTko idazkari nagusi izan den Candido Mendez ordezkatuko du. UGTren 42. Kongresua mugarri izatea espero da: batetik, zuzendaritzan aldaketa izango delako; bestetik, sindikatuaren baitan sakoneko berrikuntza baten hasiera markatuko duelako.

Idazkari nagusi berria oso pozik agertu da emaitzarekin. Horren hitzetan, UGT sindikatua da Kataluniarekiko fobiak eraginik ez duen estatuko lehen erakundea.

Emaitza Kataluniarentzat eta Espainiarentzat ona dela azpimarratu ostean, Alvarezek "lanean hasteko" eskatu dio Espainiako Diputatuen Kongresuari ezkerreko gehiengo parlamentarioa proposamenetan eta ebazpenetan "gauzatu" dadin. "Ezin dugu gehiago itxaron. Erantzunak atzo behar genituen, ez gaur", gaineratu du.

"Ziur aski, Kataluniarekiko fobia gutxiagorekin akordio eta elkar ulertze gehiago izango lirateke. Hori da espainiarren gehiengoak nahi duena", nabarmendu du.

UGTko idazkari nagusi hautatu berriak azaldu duenez, haren sindikatuak ahotsik ez dutenen, beren etxeetatik irtenarazten dituzten eta langabezian daudenen "ahotsa" izan nahi du.

UGTren zuzendaritza berria

Sindikatuen zuzendaritzan ere berrikuntzak izango dira; izan ere, aurpegi berriez gain, orain arte baino lau kide gehiago izango ditu. Guztira, 13 lagunek osatuko dute zuzendaritza berria: 7 gizonezkok -Alvarez barne- eta 6 emakumek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Sindikatuak Espainian UGT