Ekonomia -
Lan Eskaintza Publikoa
Bilboko Udalak 26tik 37ra igo du suhiltzaile berrien kopurua
Hautaketa prozesuan erretiroa hartu duten edo ezintasunagatik lana utzi duten suhiltzaile kopurua da igo dutena.
agentziak | erredakzioa
Bilboko Udalak suhiltzaileentzat jarri duen Lan Eskaintza Publikoa amaitu da, eta azkenean 26 posturako izan beharrean 37rentzako izango da.
Hautaketa prozesuan erretiroa hartu duten edo ezintasunagatik lana utzi duten suhiltzaile kopurua da igo dutena, 11 izan baitira.
Probara aurkeztu ziren 625 hautagaietatik 170ek gainditu zuten. 37 emaitza onenak lortu dituztenen esku geratuko dira plaza berriak, eta egungo plantillarekin bat egingo dute.
Lan Eskaintza Publiko honetan 36 gizonezkok eta emakume batek lortu dituzte lehenengo postuak, eta 29 bizkaitarrak dira, 4 gipuzkoarrak, eta beste hainbeste arabarrak.