Ekonomia -

Energia

Hartzekodunen konkurtsoa saihestu du Abengoak, babesaren % 75 lortuta

Astelehen honetan bukatzen zen aurrekonkurtsoaren epea. Konpainiak zorra negoziatzeko prozesua hainbat astez luzatzea lortu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abengoa ez da hartzekodunen konkurtsoan sartuko, behar zuen babesaren % 75 eskuratu baitu. Konkurtsoaren aurreko faseko azken eguna Sevillako energia konpainiak, eta prozesua saihesteko Legeak ezarritako babesa (% 60) gaindituta, hilabete batzuk gehiago izango ditu zorra negoziatzeko eta finantza berregituraketa prozesua burutzeko.

Duela lau hilabetetik dago Abengoa aurrekonkurtsoan. Denbora honetan, bankuen eta bonudunen % 60ren babesa itxi du, eta gainerako % 15 ixtear du. Hori ondoriozta daiteke Sevillako epaitegietan aurkeztu duen eskaera (standstill delakoa) kontuan hartuta, behinik behin.

Horrenbestez, Legeak ezarritako % 60ko langa aise gainditu du energia enpresak. Standstill edo itxaron-kontratu honi esker, hilabete batzuk izango ditu Abengoak bere finantza berregituraketa prozesua amaitzeko.

"Berregituraketa prozesuan pauso garrantzitsua da honakoa, eta honi esker, proposatutako bideragarritasun plana gauza dezakegu. Hartzekodunen babes honekin, negozioari egonkortasunez ekiteko eta energia eta ingurumen sektorean genuen lidergoa babesteko modua dugu", azaldu du konpainiak ohar batean.

9.000 milioi euroko zorra du Abengoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak