Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat hil da Arroitzen, makina batek harrapatuta

Ezbeharra goizean jazo da oilo etxalde batean, eta Nafarroako Foruzaingoak ikerketa zabaldu du gertaturikoa argitzeko.

45 urteko gizonezko bat hil da Arroitzen, oilo etxalde batean izandako lan istripuan. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Arroitzen, oilo etxalde batean izandako lan istripuan, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Hildakoa etxaldeko nagusi eta Arroizko bizilaguna zen.

Antza denez, etxaldean lanean ari zela, hondeamakina batek harrapatu du.

Ezbeharra izan den tokira bertaratu diren larrialdi zerbitzuetako langileak gizona suspertzen ahalegindu dira, baina bertan hil da.

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Dagoeneko 4 behargin hil dira aurten Nafarroan, eta 14 dira jada aurten Euskal Herrian lan istripuz hildakoak, LAB sindikatuak emandako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa gaur Ekonomia albisteak Eguneko albisteak