Ekonomia -

Energiaren Euskal Erakundea

Etxetresnak berritzeko, milioi bat euro

Prozeduraren oinarriak argitaratu arte ezin izango dira diru-laguntzak eskatu. Etxetresna bakoitzeko 65-80 euroko diru-laguntza banatuko dute, etxetresna berriaren arabera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) etxetresnak berritzeko plana martxan jarri du. Egitasmoak milioi bateko aurrekontua izango du, iazko kopuru bera.

Deialdia gaur argitaratu dute EAEko Aldizkari Ofizialean, baina prozeduraren oinarriak argitara eman arte ezin izango dira diru-laguntzak eskatu.

Ohiko etxebizitza baten pertsona fisiko jabeek, gozamendunek eta maizterrek eskubidea izango dute, etxetresnak eraginkortasun energetiko handiagoa dutenengatik ordezkatzeko (A++ klasea edo hobeak).

Etxetresna bakoitzeko, 65-80 euroko diru-laguntza

Egitasmoaren aurrekontua milioi bat eurokoa da, 2015ean bezalaxe. Diru-laguntzak amaitzen direnean programa bukatuko da. Etxetresna bakoitzeko 65-80 euroko diru-laguntza banatuko dute, etxetresna berriaren arabera.

Aurrekontua egun gutxitan agortu zen iaz, eta 8.716 etxetresna ordezkatu zituzten, 370 saltokiren laguntzarekin.

Salerosketa gehien Bizkaiko denda batean izan ziren. Hala ere, ez zituen 282 etxetresnak gainditu. Konkretuki, 4.300 garbigailuk, 2.900 hozkailuk, 1.286 ontzi-garbigailuk eta 230 izozkailuk diru-laguntza jaso zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Albisteak Ekologia gaur Elektrizitatea azken ordukoa Higiezinen merkatua gaur Dirulaguntzak Energia aurreztea Energia iturriak gaur