Ekonomia -

Izendapena

Iñigo Ucin izango da Mondragon Korporazioaren presidente berria

Javier Sotili hartuko dio txanda karguan datorren abuztuaren 1ean.

Iñigo Ucin. Argazkia: MCC
Iñigo Ucin.
Iñigo Ucin. Argazkia: MCC

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioaren Batzorde Iraunkorrak Iñigo Ucin Kontseilu Orokorreko presidente izendatzea erabaki du, aho batez.

Iñigo Ucinek datorren abuztuaren 1ean hartuko dio lekukoa karguan Javier Sotili, azken horrek erretiroa hartu eta agintaldia amaitzen duenean.

Iñigo Ucin Azkoitian jaio zen (Gipuzkoa), 1960an, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Berrikuntzaren Kudeaketari buruzko master programa bat ere egin du Deustuko Unibertsitatean.

Bere ibilbide profesionala Danobatgroupi lotuta dago, bertan hasi baitzen makina-erremintako Izarraitz enpresan finantza zuzendari lanetan, eta Giza Baliabideetako zuzendaria ere izan zen.

Izarraitz Danobaten sartu zenean, Iñigo Ucin xurgatutako enpresaren produktuaren negozio unitateko zuzendari izendatu zuten, eta Danobatgroupeko controller lanak ere egiten zituen zeregin horrekin batera.

1998an, Danobat kooperatibako gerente izendatu zuten, eta, ondoren, 2012ko irailean, Mondragoneko Makina-Erremintaren Dibisioko lehendakariorde. Halaber, 2015eko ekainaz geroztik, kargu hori eta Industria Automatizazioko Dibisioko presidenteordetza bateratu zituen.

Horrez gain, gaur egun Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreko lehendakaria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa argazkiak Mondragon Unibertsitatea bideoak Gaurko azken ordukoa