Ekonomia -

Erosteko Eskaintza Publikoa

CaixaBankek BPI erosteko eskaintza egingo du, akordioa lortu gabe ere

Eskaintza 1,113 eurokoa da akzioko, beraz, banku portugaldarrari 1.622 milioi euroko balioa ematen dio.

CaixaBanken egoitza. Argazkia: Efe
CaixaBanken egoitza.
CaixaBanken egoitza. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CaixaBankek BPI Portugalgo laugarren bankuaren akzio guztiak izateko Erosketa Eskaintza Publikoa egingo du. Akzioen %55,9 dira, hain zuzen ere, oraindik erosteko dituenak, eta 1,113 euro eskainiko du akzioko, bankuari 1.662 milioi euroko balioa emanik, erakunde kataluniarrak jakitera eman duenez.

Isidro Faine buru duen bankuak eskaintza egiteko erabakia hartu du Santoro Financerekin, Isabel Dos Santosen inbertsio bidearekin, akordioa lortzea ezinezko izan ostean. BPIk Angolan duen arrisku kontzentrazioaren arazoa konpontzeko lortu nahi zuen CaixaBankek akordioa, enpresariak bertan baitu kapitalaren %18,6.

Dos Santosekin akordiorik lortu ez duenez, CaixaBankek Europako Banku Zentralari eskatu dio BPIren Angolako arriskuen gehiegizko kontzentrazioagatik abia ditzakeen prozesu administratiboak bertan behera uzteko, CaixaBankek azkenean BPIren kontrola bere gain hartuz gero egoera hori konpontzen saiatuko delakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia