Ekonomia -
Espainiako Estatuko datuak
Bankuen berankortasuna %10etik jaisteko zorian geratu zen otsailean
Ordaindu gabe geratu diren kredituen zenbatekoa 132.400 milioi eurora jaitsi zen otsailean, aurreko hilean baino 1.022 milioi gutxiago.
agentziak | erredakzioa
Bankuek, kutxek edo kooperatibek herritarrei edo enpresei emandako kredituen berankortasuna %10etik jaisteko zorian geratu zen otsailean, eta duela hiru urte eta erdiko mailan geratu zen, Espainiako Bankuak gaur zabaldu dituen behin-behineko datuen arabera.
Berankortasuna %10,09an geratu zen, hain zuzen ere, eta Kredituen Finantza Erakundeen metodologia aldaketa hartu da kontuan datua ateratzeko.
Ordaindu gabe geratu ziren kredituen zenbatekoa 132.400 milioi eurora jaitsi zen otsailean, aurreko hilean baino 1.022 milioi gutxiago. Urtebetean, berriz, 38.108 milioi eurokoa izan da beherakada.
Hala, %3,51 puntu egin du behera berankortasunak, 2013ko abenduko %13,6ko maila gorenarekin alderatuta.