Ekonomia -

Datu aurreratua

Espainiako ekonomia % 0,8 hazi da lehenengo hiruhilekoan

Ekonomiak gora egingo duela iragarri du Espainiako Bankuak datozen urteotarako; hala, aurten % 2,7ko hazkundea eta 2017an % 2,3koa izango direla aurreikusi du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 0,8 hazi da urtarriletik martxora, aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, azken bi hiruhilekoetan gertatu den bezala, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) aurreratutako datuaren arabera.

Espainiako Bankuak apirilaren 1ean aurreratu zuen % 0,7ko hazkundea baino handiagoa izan da azkenean.

2016ko lehenengo hiruhilekoan, % 3,4 egin du gora Barne Produktu Gordinak, aurreko hiruhilekoaren aldean.

Ekonomiak gora egingo duela iragarri du Espainiako Bankuak datozen urteotarako; hala, aurten % 2,7ko hazkundea eta 2017an % 2,3koa izango direla aurreikusi du. Hala eta guztiz ere, arriskuak orain dela hilabete batzuk baino handiagoak omen dira, Espainiako Gobernu berriak ezarriko dituen politika ekonomikoengatik bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia berriak Eguneko albisteak