Ekonomia -

APIRILEKO DATUAK

2.615 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian, apirilean

Denera, 195.440 pertsona zeuden langabezian joan den hilean; EAEn, 152.561, eta Nafarroan, 42.879.

Azken urtean langabezia 14.880 pertsonan jaitsi da Euskadin

1:28

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian; 2.615 langabe gutxiago zenbatu ziren apirilean. Espainiako Enplegu Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.375 langabe gutxiago zeuden apirilean, aurreko hileko datuekin alderatuta, % 89 gutxiago. Orotara, 152.561 pertsona zeuden lanik gabe.

Urtebeteko datuak kontuan hartuta, 14.880 langabe gutxiago zenbatu ziren, % 8,89 gutxiago.

EAEko datuei erreparatuta, Araban jaitsi zen gehien langabezia, % 1,09 (276 langabe gutxiago).  Bizkaian, berriz, % 0,97 egin zuen behera enplegu ezak (843 langabe gutxiago) eta Gipuzkoan % 0,61 (256 gutxiago).

Nafarroan ere behera egin zuen lanik gabeko herritarren kopuruak, joan den hilabetean; 1.240 langabe gutxiago zeuden langabezia-bulegoetan izena emanda, martxoan baino % 2,81 gutxiago. Hala, Foru Erkidegoan 42.879 langabe zenbatu ziren, apirilean. Urtebetean, berriz, % 7,53 jaitsi da langabezia.

Estatuan,  83.599  langabe gutxiago

Enplegu Ministerioak jakitera eman duenez,  Estatu Espainiarrean 83.599  pertsona gutxiago zeuden lanik gabe joan den hilean, aurreko hilean baino % 2,04 gutxiago. Hala, 4.011.171 langabe daude, egun, 2010eko abuztutik jasotako daturik baxuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea