Ekonomia -

BILBOKO AIREPORTUA

Lehenengo lauhilekoan % 8,3 hazi da bidaiari kopurua Loiun

Sustapen Ministerioak jakinarazi duenez, apirilean 375.725 bidaiari zenbatu dira, 2015eko hilabete berarekin alderatuta,  % 0,1 gutxiago.

Urteko lehenengo herenean 1.277.582 bidaiari zenbatu dira Loiuko aireportuan. Artxiboko irudia.
Urteko lehenengo herenean 1.277.582 bidaiari zenbatu dira Loiuko aireportuan. Artxiboko irudia.
Urteko lehenengo herenean 1.277.582 bidaiari zenbatu dira Loiuko aireportuan. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuan % 8,3  hazi da bidaiari trafikoa urteko lehenengo herenean, 2015eko epe berarekin konparatuta. Guztira 1.277.582 erabiltzaile zenbatu dira.

Sustapen Ministerioak asteazken honetan jakinarazi duenez, apirilean 375.725 bidaiari izan ziren, 2015eko hilabete berarekin alderatuta % 0,1 gutxiago.

Apirilean, merkataritza-hegaldietan erregistratutako 221.616 bidaiarik  Estatu espainiarrean bidaiatu zuten. Halaber, 152.312 erabiltzailek nazioartera bidaiatu zuten.

Estatuko trafikoak % 3,6  egin du gora, eta nazioartekoa % 5,1 jaitsi da. Datu horien eragile nagusia, Sustapen Ministerioak esan duenez,  aurten Aste Santua martxoan egokitzea izan da.

Hegazkin operazioetan, aurten 3.847 lurreratze eta aireratze operazio zenbatu dira, 2015eko apirilarekin alderatuta, %0,1 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Bilbo gaur Gaurko albisteak Bizkaia Ekonomia