Ekonomia -

Defizit muga

Espainiari defizitagatik isuna jartzeko prozesua atzeratu du EBk

Ecofinek ez du gaia ekainera edo uztailera arte jorratuko; beraz, ez dute zigorraren zenbatekoa hauteskundeen aurretik jakinaraziko.

Jean Claude Juncker, Europako Batzordearen presidentea. Argazkia: Efe
Jean Claude Juncker, Europako Batzordearen presidentea.
Jean Claude Juncker, Europako Batzordearen presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Espainiako Estatuari 2015eko defizit helburua urratzeagatik isuna jartzeko prozesua ekainera edo uztailera arte atzeratzea erabaki du gaur. 2.000 milioi euro inguruko isuna jaso dezake Espainiako Gobernuak defizitaren muga gainditzeagatik. Horrez gain, aurrekontuen desoreka % 3tik behera uzteko urtebeteko epea eman dio Batzordeak.

Espainiako Estatuak BPGaren % 5eko defizita utzi zuen administrazio publikoetan 2015ean, Bruselak eskatutakoa baino zortzi puntu handiagoa. Espainiako Gobernuak defizita murrizteko aurkeztu duen prozesuak % 3,6ko defizita aurreikusten du 2016rako, eta % 2,9koa, 2017rako. Hala ere, Europako Batzordeak % 3,9ra eta % 3,1era igo ditu aurreikuspen horiek.

Azkenean, EBk defizita murrizteko "ekintza eraginkor falta" atzematen badu, Ekonomia eta Finantza ministroei (Ecofin) dagokie hori baieztatzea. Ministroek ekaina bukaeran edo uztaila hasieran jorratuko dute gaia.

Espainiari zigorra jartzea erabakitzen badute, isunaren zenbatekoa ekainak 26ko hauteskundeen ondoren jakinaraziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Europa Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Gaurko azken orduko albistea