Ekonomia -

Turismoa

Hemingwayren iloba Bilbon dago, idazlearen txoko gogokoenak ezagutzen

Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru hiriburuetako udalek eta Urremendi Urdaibai eskualdeko Landa Garapenerako Elkarteak gonbidatuta etorri da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Hemingway, Ernest Hemingwayren iloba, Bilbon dago bisitan, idazle estatubatuarrak gogokoen zituen bazterrak ezagutzen. National Geographic Traveller aldizkariko kazetariak ere etorri dira Estatuan zehar emandako "urratsak jarraitzera", Bilboko Udalak zabaldu duenez.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak ongietorria eman dio John Hemingwayri. Nobel saridunaren iloba idazleak bisitatu zituen txokoak ezagutzen ari da, Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru hiriburuetako udalek eta Urremendi Urdaibai eskualdeko Landa Garapenerako Elkarteak gonbidatuta.

John Hemingwayrekin batera, National Geographic Traveller aldizkariko hainbat kazetari txinatar daude Bilbon. Bisitaren abiapuntua Carlton Hotela izan da, hain zuzen, Bizkaira etortzen zenean Hemingwayk ostatu hartzeko aukeratzen zuen lekua delako, garai horretako bestela pertsonaia ospetsu batzuek (Lauren Bacall aktoreak, esaterako) egiten zuten bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea