Ekonomia -

Udako ordutegia

Gaurtik hasita, ostiral eta jai-bezperetan ere, metroa gauez

Ekainaren 3tik irailaren 30era, gau osoan izango dira trenak ostiral, larunbat eta jai-bezperetan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 3 honetatik hasita, metro-zerbitzu etengabea eskainiko du Metro Bilbaok ostiral eta jai-bezperetan, gauez. Larunbatetan ere, urte osoan zehar bezala, zerbitzua izango da gau osoan, konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Irailaren 30era arte izango da udako ordutegia.

Gaueko zerbitzu honek harrera bikaina izan ohi du bidaiarien artean. Batez beste, 20.000 pertsonak baino gehiagok erabili dute metroa ostiralero udan azken bi urteetan.

Jai-bezperetan, uztailaren 3an eta 24an eta abuztuaren 14an, gau osoan izango da metro zerbitzua.

Maiztasunari dagokionez, 15 minutukoa izango da Etxebarri eta San Inazio artean, eta ordu erdikoa Basauri eta Kabiezes eta Etxebarri eta Plentzia artean. Azken linea horretan, autobusa hartu beharko da Sopelan, Plentziarantz jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Metro Bilbao albisteak Gizartea albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa