Ekonomia -

2016ko uda

56.000 lanpostu sortuko dira udan, EAEn

Nafarroan ia 34.000 lanpostu sortuko dira udan, Adeccoren datuen arabera.

Turismoa Euskadin. Argazkia: EiTB.
Turismoa Euskadin. Argazkia: EiTB.
Turismoa Euskadin. Argazkia: EiTB.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan 56.000 lanpostu sortuko dira EAEn, iaz baino % 5 gehiago, Adecco giza baliabideen kudeaketarako enpresaren arabera.

Nafarroan, bestalde, 34.000 lanpostu inguru sortuko dira datorren udan, 2015ean baino % 2 gehiago.

Adeccok prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, 2008tik ematen ez zen kontratazio maila antzeman zuen iaz, krisi ekonomiaren aurretik ematen ez zen kontratazio maila, alegia.

Hala ere, EAEren enplegu igoera "neurrizkoa" izango dela ohartarazi du Adeccok.

Hori horrela, uda honetan lanpostu gehien sortuko dituen zazpigarren erkidegoa izango da Euskadi.

ZERBITZU-SEKTOREAREN HAZKUNDEA

EAEn lanpostu gehien sortuko dituen sektorea zerbitzuetakoa izango da, turismoa eta ostalaritza bultzatuta. Industria sektorean ere, hazkundea izango da.

Lurraldeka, Bizkaia (29.000 lanpostu) enplegu gehien sortuko duen lurraldea da. Araban 13.500 lanpostu sortuko dira eta Gipuzkoan 13.000.

Sukaldariak, zerbitzariak, sukaldeko laguntzaileak, eskorga gidariak, biltegiko langileak, teleoperadoreak, dendariak eta elikagaien manipulatzaileak izango dira gehien eskatzen diren lanbideak.

Nafarroan ere zerbitzuetakoa izango da sektorerik indartsuena, eta zenbait kasutan industria eta nekazaritza enplegu sortzaileak izango dira Nafarroako erkidegoan.

Nafarroan, besteak beste, sukaldariak, zerbitzariak, sukaldeko laguntzaileak, manipulatzaileak eta peioak eskatuko dira udan.

ESTATU MAILAN

Estatuan 1.100.000 kontratu baino gehiago sortuko dira datozen hiru hilabeteotan, iaz baino % 10 gehiago. Lanpostu gehien sortuko dituzten erkidegoak Katalunia, Madril, Murtzia eta Valentzia izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE albisteak Lana albisteak Ekonomia berriak Uda