Ekonomia -

Automobilak

Daimler fabrikatzaileak 41 milioi euro inbertituko ditu Gasteizen

Erabaki horren helburu nagusia Vito eta V Klaseko modeloen produkzioa handitzea da, Mercedes-Benzek Gasteizen duen egoitzan.

 

Mercedes-Benzek Gasteizen duen fabrikaren langile batzuk kotxe bat aztertzen. Argazkia: EiTB
Mercedes-Benzek Gasteizen duen fabrikaren langile batzuk produzitzen ari diren kotxe bat aztertzen.
Mercedes-Benzek Gasteizen duen fabrikaren langile batzuk kotxe bat aztertzen. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daimler automobilak egiten dituen fabrikatzaile alemaniarrak 41 milioi euro inbertituko ditu aurten Mercedes-Benzek Gasteizen duen egoitzan. Erabaki horren helburua V Klasea eta Vito modeloen produkzioa handitzea izango da, ohar baten bitartez iragarri dutenez.

Halaber, lehenengo lauhilekoan Vito ibilgailuaren salmentak % 61 igo dira, eta, guztira, modelo horren 21.300 auto saldu dituzte. V Klaseko modeloari dagokionez, berriz, igoera % 58koa izan da eta aztertutako epe horretan 9.300 ibilgailu saldu dituzte.

Gasteizen inbertituko duten diruaren kopuru gehiena karrozeria eta pinturako lanak egiteko bideratuta egongo da. Gainera, aurten egingo duten inbertsioak igoera nabaria suposatzen du 2015ean egin zutenarekin alderatuz.

Era berean, urrian beste lan-txanda bat gehituko dute aurretik aipatutako bi modelo horien produkzioa handitzeko asmoz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Ekonomia 2024 Gasteiz albisteak Automobilgintza