Ekonomia -
Etxebizitza
Donostiako hiru kale, Espainiako garestienen artean
Espainiako kalerik garestienen artean daude Donostiako Hernani eta Zubieta kaleak eta Mirakontxa pasealekua, Engel and Völkersen arabera.
agentziak | erredakzioa
Donostiako Hernani eta Zubieta kaleak eta Mirakontxa pasealekua Espainiako kalerik garestienen lehen, hirugarren eta bosgarren postuetan daude, metro karratuko 12.700 eta 10.900 euro arteko salneurria baitaukate kale hauetako etxebizitzek, Engel and Völkers luxuzko higiezinen agentzia alemaniarrak gaur jakinarazi duenez.
12.700 euro metro karratuko ordaintzen dira Hernani kalean, Bartzelonan eta Madrilen ordaindutakoa baino % 6 eta % 27 gehiago, hurrenez hurren.
Zubieta, Bartzelonako Gracia pasealekua, Mirakontxa, Madrilgo Serrano, Independentzia plaza eta Doctor Arce kaleak eta Bartzelonako Kataluniako hiribidearen atzetik Bilboko hainbat kale aurkitzen dira garestienen artean.
Euskadi plazan, Guggenheim museora begira dauden etxeak dira Bilboko garestienak (5.600 euro metro karratuko).