Ekonomia -

EB-ko Justizia Auzitegia

Espainiako kanon digitala, legez kanpo

Hala, obra baten egile bati kopia pribatu bakoitzeko pagatu beharreko kalte-ordaina aurrekontu orokorren bidez finantzatzea legez kanpokoa dela ebatzi du auzitegiak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Obra baten egile bati kopia pribatu bakoitzeko pagatu beharreko kalte-ordaina aurrekontu orokorren bidez finantzatzea legez kanpokoa dela erabaki du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Kopia bakoitzeko erabiltzaileek ordaindu beharko luketela uste du epaitegiak.

Espainiako kanon sistemak “kopia pribatuetako erabiltzaileek soilik kalte-ordaineko kostua pagatzea ez du bermatzen”, Europako Auzitegiak azaldu duenez.

Obren kopia edo erreprodukzioa baimendu edo debekatzeko salbuespenak sar ditzakete Estatu kideek, EBko araudiaren arabera, “kalte-ordain zuzen bat jasotzen duen kopia pribatuko salbuespen” baten bidez esaterako.

2012tik, kopia pribatuko kanon digitala aurrekontu orokorrek ordaintzen dute, horregatik zenbatekoa urtero zehazten dute, ekitaldi bakoitzean “aurrekontuak ezarritako mugen barruan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Eguneko albisteak