Ekonomia -

Norwegian

Baliteke Bilbo eta Estatu Batuen arteko hegaldi zuzena laster izatea

Norwegian konpainiak Bilbo eta AEBko ekialdeko kostaldearen arteko hegaldi zuzena eskaintzea proposa lezake datozen bi edo hiru urteotan.

Argazkia: Norwegian.
Argazkia: Norwegian.
Argazkia: Norwegian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norwegian konpainiak Bilbo eta AEBko ekialdeko kostaldearen arteko hegaldi zuzena eskaintzea proposa lezake datozen bi edo hiru urteotan. Hegaldi hori astean behin edo birritan aterako litzateke, baina erabakia oraindik ez dago erabat hartuta. Izan ere, konpainia norvegiarrak hainbat proba egin beharko ditu aire-bide hori abian jarri aurretik.

Norwegian konpainiak Boeing 737 Max 8 hegazkinak erosi berri ditu, eta horiekin Atlantikoa zeharkatu ahalko du (autonomia handiagoa dute) bidaiari gutxiago (180 bidaiari) eramanda.

Konpainiak gaur jakitera eman duenez, lehenik eta behin Eskandinavian probatuko dituzte hegazkin berriak, eta, ondoren, beste merkatuetara zabaldu lezakete hegazkin berrien eskaintza; besteak beste, Bilbora edo Kanaria Handia eta Brasil artekora.

Helmuga ere erabakitzear legoke, baina konpainiaren mapa batzuen arabera, Boston edo New York izan daiteke helmuga.

Bilbo eta Bartzelona arteko aire-bide berria aurkeztu du gaur Norwegianek, Bilbon. Aire-bide berria uztailaren 8tik aurrera izango da martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Bilbo Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa