Ekonomia -

Auzibidea

ELAk auzitara joko du Itzarriren ekarpenak eskatzeko

Jaurlaritzak "behin eta berriz uko" egin diola salatu du sindikatu abertzaleak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak iragarri du auzitara joko duela Itzarri borondatezko gizarte aurreikuspenerako erakundearen (BGAE) ekarpenak eskatzeko, Eusko Jaurlaritzak "behin eta berriz uko" egin diola ikusita. EAEko Administrazioaren 80.000 langileren aurreikuspen planak biltzen ditu erakunde horrek.

Sindikatuak ohar batean gogorarazi duenez, 2013an EAJk eta PPk zuzenketa bat adostu zuten hurrengo urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuan, bertan behera uzteko erretiro estaldura zuten pentsio planei ekarpenak egiteko debekua.

"Bi urte geroago, [Jaurlaritza] ez da hasi oraindik [Itzarriren] pentsio-planari ekarpenak egiten, horretan ere langileekin izenpeturik dituen akordioak bete gabe utziz", nabarmendu du.

Horren aurrean, udal eta aldundi guztiak Elkarkidetza pentsio-planean ekarpenak egiten hasi direla nabarmendu du, "langileekin izenpeturiko akordio eta hitzarmenak betez".

ELAren esanetan, "2014ko urtarrilaren 1etik ez dago lege-aitzakiarik Eusko Jaurlaritzak puntu hori bete ez dezan; hori dela-eta, ELAk auzitara joko du aipaturiko datatik Itzarrirentzako ekarpenak erreklamatzeko".

Sindikatuak adierazi du gobernuaren jokabide horrek erakusten duela "begirunea galdu" diela langileei eta sinaturiko akordioei, eta "mobilizazioak" egiteko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea