Ekonomia -

Gizarte Segurantza

Gobernuak erreserbako 8.700 milioi erabili ditu uztaileko pentsioetan

Kopuru hori erabili ostean, pentsioen kutxan, uztailaren 1ean, 25.176 milioi euro daude.

Agentziak | Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak 8.700 milioi atera ditu ostiral honetan Erreserba Funtsatik uztaileko pentsioak ordaintzeko; bi hileroko ordaintzeko erabiliko dute dirua, alegia, ohikoa eta ezohikoa.

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakitera eman duenez, pentsioen kutxan, aipatu kopurua erabili ostean, 25.176 milioi euro daude; gutxi gorabehera, Espainiako Barne Produktu Gordinaren % 2,3 da hori.

Gizarte Segurantzak azken urteotan izandako defizitaren ondorioz, Gobernuak hainbat aldiz erabili izan ditu Erreserba Funtsa; 2012tik, 55.901 milioi hartu dituzte.

1.395 milioiko mozkina, egindako inbertsioetatik

Pentsioen kutxak, 2016an, 1.395 milioiko mozkina sortu du, egiten dituen inbertsioetatik.

Erreserba Funtsa eratu zutenetik, pilatutako mozkin garbia 27.490 milioikoa da, Fatima Bañezek zuzentzen duen Ministerioak nabarmendu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia berriak Albisteak