Ekonomia -

Norwegian konpainia

Bilbo eta Bartzelona arteko hegaldiak, 18 eurotik, gaurtik hasita

Hegaldi merkeak eskaintzen dituen Norwegian konpainiak 14 hegaldi eskainiko ditu astean, udan zehar, eta 38 hegaldi, datorren negutik aurrera.

Argazkia: Norwegian Airlines
Argazkia: Norwegian Airlines

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norwegian aire konpainiak Bilbo eta Bartzelona arteko hegaldiak eskainiko ditu egunero, gaurtik hasita. Urriaren 30etik aurrera, berriz, hiru hegaldi izango dira egunero bi hiriburu horien artean, Norvegiako enpresak eskainita.

Hegaldi merkeak eskaintzen dituen konpainia norvegiar honek 14 hegaldi (joateko zazpi eta itzultzeko zazpi) eskainiko ditu astean, udan zehar, eta 38 hegaldi (noranzko bakoitzean 19) datorren negutik aurrera; hortaz, astelehenetik ostiralera hiruna hegaldi izango dira egunero, eta bina hegaldi, larunbatetan eta igandeetan.

Bilbotik Bartzelonara joateko txartelak 18,10 eurotik aurrerako prezioa izango du, eta Bartzelonatik Bilborakoak, berriz, 24,50 eurotik aurrerakoa.

Norwegianek Bilbotik merkaturatuko duen bigarren linea izango da honakoa, Oslorako bidaiak egiten baititu 2013. urtetik udan.

Azken hiru urteotan, 34.124 bidaiari eraman ditu linea horren bidez. Oslorako zerbitzua ekainaren 22an abiatuko dute berriro, eta asteazkenero eta larunbatero eskainiko ditu hegaldiak, abuztuaren 13ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Bilbo berriak