Ekonomia -

Prezioak

EAEko inflazioaren urtebeteko indizeak behera egin du % 0,5 ekainean

KPIaren indizea hamarren bat igo da Nafarroan, maiatzean % 0,7koa eta ekainean % 0,8koa izan baita. Espainiako Estatuan, berriz, % 0,8 egin du behera.

EAEko inflazioaren urtebeteko indizeak behera egin zuen % 0,5 ekainean. Argazkia: EiTB
EAEko inflazioaren urtebeteko indizeak behera egin zuen % 0,5 ekainean.
EAEko inflazioaren urtebeteko indizeak behera egin zuen % 0,5 ekainean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inflazioaren urtebeteko indizeak % 0,5 egin du behera ekainean EAEn, Etxebizitza, Garraioa eta Aisialdi eta Kultura sektoreen merkatzeagatik bereziki, baina prezioek % 0,5 egin dute gora maiatzekoekin alderatuta.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera, urtebeteko indizeak bi hamarren egin du behera, iazko ekainean % 0,7koa izan baitzen.

KPIaren indizea hamarren bat igo da Nafarroan hilabetean, maiatzean % 0,7koa eta ekainean % 0,8koa izan baita.

Espainiako Estatuan, berriz, % 0,8 egin du behera, erregaien eta lubrifikatzaileen merkatzearen eta elektrizitatearen garestitzearen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak KPI Ekonomia Gaurko azken ordukoa