Ekonomia -

Defizita

2016ko aurrekontua uztailean itxiko duela esan dio Espainiak Bruselari

Espainiako jarduneko Gobernuak defizita ez murrizteagatik Europar Batasunak ezarri nahi dion zigorra saihestu nahi du horrela.

Luis de Guindos jarduneko Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis de Guindos jarduneko Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis de Guindos jarduneko Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako jarduneko Gobernuak 2016ko Estatuko aurrekontu orokorra uztailean ixteko konpromisoa hartu du Bruselaren aurrean, gastu publikoa kontrolatzeko. Hori dela eta, kontuak zorrotz egin beharko ditu, inolako ezohiko gasturik gehitu gabe.

Defizita murrizteko helburua ez betetzeagatik, Espainia zigortzeko prozesua abiarazteko erabakia iragarri zuten atzo Europar Batasuneko Ekonomia ministroek. Isuna saihestu nahi du Espainiak, aurrekontuak uztailean itxita eta hala jakinarazi dio Bruselari.

Espainiako jarduneko Gobernuak hainbat neurri hartuko ditu, besteak beste, enpresa handiek ordaindu beharreko Sozietateen Gaineko Zergaren igotzea (6.000 milioi euro biltzea aurreikusi du) eta iruzur fiskalari aurre egiteko bitarteko berriak ezartzea, 1.000 milioi euro bideratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea