Ekonomia -
Espainiako Estatua
Bankuen berankortasuna 2012ko uztaileko mailara jaitsi da
% 9,84ra jaitsi zen maiatzean, 126.152 milioi eurora arte.
agentziak | erredakzioa
Bankuek, kutxek eta kooperatibek norbanakoei edo enpresei emandako kredituen berankortasuna % 9,84ra jaitsi zen maiatzean, 2012ko uztaileko mailara hain zuzen, Espainiako Bankuak gaur argitara eman dituen behin behineko datuen arabera.
Zalantzazko kredituen kopurua 126.152 milioi eurora jaitsi zen maiatzean, aurreko hilabetean baino 1.583 milioi euro gutxiago. Urtebetean, gainera, beherakada 27.999 milioi eurokoa, % 18,16koa, izan da.
Hala, bankuen berankortasunak % 3,76 egin du behera 2013ko abenduan goia jo ostean, inoizko maila altuenera iritsi baitzen orduan.
Berankortasunaren beherakadak sektoreko kredituen beherakadarekin bat egin du. Izan ere, kreditu kopurua ere 6.786 milioi eurotan murriztu da.