Ekonomia -

Gizarte Segurantza

Zendutako 30.000 pentsiodunek 25 milioi kobratu zituzten 2014an

Kontuen Auzitegiak argitaratutako txosten baten arabera, 2014an pentsioa kobratu zuten zendutakoen % 95ek jarraitu zuten jasotzen 2015ean.

Gizarte Segurantzaren bulego baten sarrera. Argazkia: EiTB.
Gizarte Segurantzaren bulego baten sarrera. Argazkia: EiTB.
Gizarte Segurantzaren bulego baten sarrera. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontuen Auzitegiak antzeman duenez, ustez zenduta zeuden 29.321 pentsiodunek jarraitu zuen euren pentsioa kobratzen 2014an; gutxienez, 25,3 milioi euro kobratu zituzten, bakarrik urte hartako abenduko soldata kontuan izanik.

Hala dio Kontuen Auzitegiak txosten batean; halaber, adierazten duenez, zendutako pentsiodun horien % 95ek (guztira, 27.860 pentsiodunek) pentsioa jasotzen jarraitu zuten 2015eko urrian.

Txostenak ohartarazten duenez, gabeziak daude Gizarte Segurantzak egindako kontrolean; hain zuzen, hainbat pentsiodunek jarraitu izan dute kobratzen hil ostean, eta, gainera, akats asko izan dira hildakoak identifikatzean.

"Komunikazio eskasa" Gizarte Segurantzaren Institutu Nazional eta Diruzaintzaren artean

Pentsioak jasotzen dituzten onuradunen eta hildakoen datuak alderatzean ikusi ditu akatsak Kontuen Auzitegiak. Txostenean, Auzitegiak antzeman ere antzeman du komunikazio "eskasa" dagoela Gizarte Segurantzaren Institutu Nazional eta Diruzaintzaren artean.

Auzitegiak ohartarazi duenez, jasotzen duen informazioagatik egiten ditu akatsak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak.

Datuak alderatzeko erabiltzen den sistema, gainera, ez da, txostenaren arabera, guztiz zuzena: "Ez du bermatzen zendutako pentsiodunei baja eman diezaieten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa Erretirodunak azken ordukoa